XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pholas eta Barnea-k, oina arraildura baten barruan itsatsi eta kuskuen kulunkada mugimendua eginez zulatzen dute haitza, ertze horztunez higitzen dutelarik berau.

Gastrochaena-k, ostra edo beste animalien maskorra ere zulatzen du.

Egur zulatzaileen artean Teredo, Xylophaga eta abar aurki ditzakegu.

Haitzen gainean bizi diren bibalboek estrategi desberdinak segitzen dituzte.

Badira beste batzuk, Mytilus, Modiolus, Musculus, etabar, haitzara bisuaren bitartez itsasten direnak, bizitza mugigabea eramanez, besteak, berriz, kuskuren bat sustratuari zementatuz itsasten dira, hala nola, Ostrea, Crassostrea etabar, hauek, sesilak izanik osotara.

Azkenik, beren mugimenduetan aktiboago edo ez hainbeste direnak daude.

Lokomozio erak desberdinak dira, oinaren parte hartzeak garrantzi haundia izanik.

Batzuk, edozein azaletan narraz dezakete, baita indibiduo gazteak ere aire-ur interfasean egiten dute.

Orohar, oina luzatu egiten da, bere aurrekaldearekin sustratoan itsatsiz, animaliak abantzatzen duenean, uzkurtu egiten delarik (atzeko erretraktorea, batez ere).

Lurperatzeko erabiltzen duten dinamika, denetan igoaltsua da.

Oina, ezarian ainguratzen da, lehenengo mugimendu dilindari bat eginez lehendabizi aurreko erretraktoreengan eraginez, eta gero, atzekoengan, piskana-piskanaka lurperatuz.

Ariketa hau, sifoiek harea baztertzeko zuzen dezaketen ur-isurgaiaz eta oinak egiten dituen haitzurdurarako mugimenduez lagundua egon ohi da.

Badira espezie batzu, Donax eta Cardium, esate baterako, arrisku baten susmoa dutelarik, saltatu edo ihes egiteko mugimenduak egin ditzaketenak, atzera jaurtiki arazten dituzten oinaren bapateko kontrakzioei esker.

Donax-en kasuan, mareen araberako ziklo bitxi bat erakusten dute.

Marea gora hasten denean, indibiduoak uraren lerro mugatik hurbil eta harean doi-doi hondoratuak aurkitzen dira.

Olatuak hausten direnean, oinaren laguntzaz saltatu egiten dute, haiengandik goruntz arrastakatuak direlarik, baina, marea erretiratzen denean, ez dute olatuak heldu baino lehenago saltatzen, geroago baizik.

Eta horrela, marea laguntzen dute bere goraldian eta beheraldian.

Igeriketarako mugimendua, berriz, ez da oinaren bitartez egiten, mantuaren eraginez baizik (Solen), uraren irteerak, barrunbe brankialeko uzki-zulotik konbinatuz, edo kuskuen klaketeoren eraginaz, ura txangaren muturretatik egotziaz (Lima).

Igerilari guzti hauen kasuan, oina murriztua izan ohi da.

Elikadur motari dagokionez, bibalboak mikrofago taldearen barnean sartzen dira, hau da, elikadura ez dela selektiboa, baizik eta, zatiki txikiak hainbat metodo erabiliz harrapatzen dituztela.

Lehendabizikoa, filtrazioa da.

Lamelibrankioak, mikrofagiarako egokienen eboluzionatu duten taldea da.

Primitiboki, forma sedimentiboroak zirela dirudi.

Ziliazioak, aipatu dugun bezala, urak zirkula dezan eragiten du.

Dirudienez, hasiera batetan, hau, garbiketarako mekanismo bat zen.

Muki eta janaz pilatutako kordoia (seudohezeak) ahoruntz zuzentzen da.

Mytilus-ek eguneko 43ren bat litro filtratzen ditu, Ostrea-k 250era arte filtra ditzakeelarik, filtrazio tasa pisuaren funtzio dekreziente delarik.

Beste metodoa sedimentiboroena da, zeinean, barreiaturiko materiale mixtoa (nahasia) irensten den, materiale honetan mineralez aparte, (...).

Hiatella rugosa (haitz biguna zulatzen.